
EHUn Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi ostean, eleaniztasunari buruzko master bat egin zuen Konstantzako unibertsitatean (Alemania). Gaur egun, jaioberri elebidunen hizkuntza-prozesamendua ikertzen ari da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan.
Narratiba eta poesia itzuli ditu ingelesetik euskarara eta gaztelaniatik euskarara, hurrenez hurren, eta itzultzaile gisa aritu da EHUko Uda Ikastaroak Fundazioan. Interprete ere aritu zen Bilboko Euskalduna jauregiko "Emakumeak" kongresuan, euskara-gaztelania norabidean. Horrez gain, 2023an EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL saria irabazi zuen Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta izeneko gradu amaierako lanarekin.
Loturak:
- Elkarrizketa, Euskadi Irratian (Amarauna, 2026-01-24, 1:24-1:32)
- Elkarrizketa, Bertsolari aldizkarian (133. zenbakia, 2024, 176.-189. or.)
- Elkarrizketa, Euskadi Irratian (Faktoria, 2024-06-03, 2:28-2:37)
2026-01-26
| liburuak |
|
Barrenetik zulatzen zaitut : 8 ahots itsasertzetik [Antologia] Giglio, Yanina ; Montaño, Sara ; Griffith, Denise ; Bringas, Ingrid (2022) [es > eu]
testu mota: Poesia
argitaletxea: Liberoamerika beste itzultzailea(k): Sarai Robles, Leire Vargas , Miren Irizar bestelako testuak
Ihesaldia Prichard, Katharine Susannah (2021) [en > eu] |