Donostian jaio zen, 1962an. Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta laurogeiko hamarkadan euskarako irakasle izan zen. Bikoizketan ere ibilia da bikoizketarako testuen itzultzaile eta egokitzaile. 2000. urtean, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zerbitzuko itzultzaile gisa hasi zen lanean, eta 2004az geroztik Elhuyar Fundazioan egiten du lan, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle.
Itzultzaile jardunari dagokionez, hainbat alorretako lanak itzultzen ditu, besteak beste lan zientifikoak (dibulgatiboak nahiz espezializatuak; EHUrako, besteak beste), ikus-entzunezkoak eta literarioak. 2020. urtean, Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi zuen Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin-liburuaren itzulpenarekin.
EIZIEk antolatzen dituen Gaztelania Xede mintegietako irakaslea ere izan da 2009az geroztik. Gaztelaniazko trebatzaile aritua da, orobat, Bizkaiko Foru Aldundian, Gipuzkoako Foru Aldundian, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta IVAPen.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan zen 2020tik 2021era.
Loturak
- Utopiaren hiriarekin maitemintzea elkarrizketa, Berria (2022)
- Idoia Santamaríaren artikulua Senez aldizkarian: Gaztelania Xede (2009)
- Langintza Xeheki artikulu sailean: Klagenfurtetik Vienara, Ingeborg Bachmann gidari: 'Aldibereko'ren itzulpena
- Idoia Santamaríaren artikuluak 31 eskutik blogean
- Idoia Santamaríaren lanak Inguma datu-basean
2023-07-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak tekniko-zientifikoak literatura narratiba ikus-entzunezkoak azpititulazioa bikoizketa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Austerlitz Sebald, W. G. (2022) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Austerlitz
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001 argitaletxea: Igela bilduma: Literatura saila; 64 argitaratze lekua: Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Kritikak
Bizirik hildakoen memoria Hasier Rekondo / Deia, 2022-06-18
Memoriaren arkitektura Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-06-11
Nola ekarri gogora Irati Majuelo / Berria, 2022-05-22
Aldibereko Bachmann, Ingeborg (2019) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Simultan
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1972 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 176 jatorrizkoaren herrialdea: Austria Kritikak
Ipuin-erretratuak Joannes Jauregi / Berria, 2020-01-12
Epailea eta haren borreroa Dürrenmatt, Friedrich (2018) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Der Richter und sein Henker
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1952 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 173 jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Kritikak
Ehiztaria ehizatzen Aiora Sampedro / Berria, 2018-06-03
Mi vieja montaña Mendiguren Elizegi, Xabier (2000) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Berriro igo nauzu
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996 argitaletxea: Hiru argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Con el viento en contra Iturregi, Patxi (2000) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Haize kontra
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996 argitaletxea: Hiru argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Patxi Iturregi Las cosas se han complicado un poco Sastre, Pablo (1998) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Gauzak apur bat konplikatu dira
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998 argitaletxea: Hiru argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Aingeruak nekez ausartzen diren tokian Forster, Edward Morgan (1992) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Where angels fear to tread
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1905 argitaletxea: Ibaizabal bilduma: Literatura Unibertsala; 17 argitaratze lekua: Euba jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia Marx, Karl (2023) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Der 18te Brumaire des Louis Napoleon
testu mota: Filosofia eta erlijioak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1852 argitaletxea: Igela bilduma: Ordu urdina argitaratze lekua: Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: AEB Utilitarismoa Mill, John Stuart (2021) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Utilitarianism
testu mota: Filosofia eta erlijioak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1863 argitaletxea: EHU bilduma: Limes; 27 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua beste itzultzailea(k): Belen Pikabea Zergatik eta nola bihurtu didaktikari? Bronckart, Jean-Paul (2020) [fr - eu]
jatorrizkoaren titulua: Pourquoi et comment devenir didacticien?
testu mota: Hizkuntza eta literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2016 argitaletxea: EHU bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia beste itzultzailea(k): Unai Begiristain Kodeen liburua : kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua Singh, Simon (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: The Code Book: The Science of Secrecy from Ancient Egypt to Quantum Cryptography
testu mota: Zientziak eta teknologia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1999 argitaletxea: Elhuyar argitaratze lekua: Usurbil jatorrizkoaren herrialdea: AEB |