Azpeitian jaio zen 1989an, baina Bergaran bizi izan da ia betitik. Gasteizen Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi ondoren, eta urte batzuez Ingalaterran itzultzaile autonomo lanetan jardun ostean, Konferentzia Interpretazioko masterra egin zuen La Lagunako unibertsitatean, Tenerifen. Ordutik itzultzaile eta interprete ibili da Euskal Herrian eta Bruselan.
Benjamin Walterren Literatura oharrak itzultzen parte hartu zuen, Sans Soleil argilatetxearekin.
EIZIEren baitan, interpretazio zerbitzuak kontratatzeko gida itzuli eta egokitzeko ardura izan zuen, eta EIZIEren ordezkari da FIT elkartean.
Gaur egun Europako Batzordean egiten du lan, Interpretazioaren Zuzendaritza Nagusian, konferentzia interpreteen trebakuntza sustatzea helburu duen sailean.
Loturak:
Euskara Europako erakundeetan - Elkarrizketa (Jardun Euskara Elkartea, 2018)
2020-06-23
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak | euskara frantsesa gaztelania ingelesa nederlandera | euskara gaztelania |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Literatura oharrak [Antologia] Benjamin, Walter (2015) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Sans Soleil bilduma: Txinpartak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania beste itzultzailea(k): Garazi Arrula, Maialen Berasategi, Gaizko Urturi Kritikak
Benjamin, orain-hemen Alex Gurrutxaga / Berria, 2016-03-13
|