NOR da NOR

Juan Martin Elexpuru Arregi

Bergara, 1950




Idazle eta itzultzailea.  Filosofia eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. Ikastolako irakasle jardun ostean, 1976tik 1996ra Bergarako UNEDeko Euskara Sailean izan zen irakasle. Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak proiektu etnologiko-dialektologikoaren zuzendaria izan da, eta egun Txapalarta argitaletxeak kaleratzen duen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria da. Hain zuzen ere, bilduma horren baitan argitaratu ditu Krabelina beltza nobela eta Euskal lizunkeriaren antologia, garai askotako euskarazko testu erotikoen antologia.

 

Gidoigintzan nahiz literatur sorkuntzan aritua da, eta zenbait narrazio lan argitaratuak ditu heldu nahiz haur literaturan. Halaber, literatur lan ugari ditu euskaratuak; horien artean, Molièren Tartufo; Zekena itzuli du Literatura Unibertsala bildumaren baitan.

 

2009an, bi aldiz izan zen finalista Itzulpengintzako Euskadi Sarietan, Molièr-en Tartufo ; Zekena eta Makiaveloren Printzea liburuei esker.

 

Loturak

- Wikipedia

2018-10-08


liburuak
 

Tartufo ; Zekena  Molière (2016) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tartuffe ou l'imposteur; L'Avare ou l'école du mensonge
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1664
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

        testua on-line

Tartufo ; Zekena   Molière (2008) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tartuffe ou l'imposteur ; L'Avare ou l'école du mensonge
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1664
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura Unibertsala; 138
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Gezurraren kontra, antzerkia Karlos del Olmo / EIZIE, 2008-11-07

Filosofia apaingelan  Sadeko markesa (2001) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: La Philosophie dans le boudoir
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1795
argitaletxea: Txalaparta
bilduma: Literotura
argitaratze lekua: Tafalla
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
beste itzultzailea(k): Bego Montorio
Kritikak
Deabruaren ikasliburua Ibon Egaña / Euskaldunon Egunkaria, 2002-03-09

Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak  Cristobal, Pilar (1999) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Relatos para leer con una mano
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998
argitaletxea: Txalaparta
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Tafalla
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Alkohola poemak [antologia]  Kavafis, Konstantinos; Pavese, Cesare; Bai, Li; Villon, François; Blake, William; Cowley, Abraham; Aguirre Gandarias, Javier; Miloscz, Czeslaw; Lowry, Malcolm; Fu, Du; Cardarelli, Vincenzo; Benn, Gottfried; Thomas, Dylan; Burns, Robert (1984) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Pamiela
bilduma: Akademia sekretuaren liburuak
argitaratze lekua: Iruñea
beste itzultzailea(k): Pedro Diez de Ulzurrun, Tere Irastortza, Joseba Sarrionandia
bestelako testuak

Aintzinako disziplina  Pavese, Cesare (1984) [it - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Alkohola poemak - Pamiela

        testua on-line

Abereen etxaldea  Orwell, George (2022) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Animal farm
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1945
argitaletxea: Ibaizabal
argitaratze lekua: Amorebieta-Etxano
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Rita Robinson  Valverde, Mikel (2013) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rita Robinson
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Rita; 2
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Ritak nobioa du  Valverde, Mikel (2010) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rita tiene novio
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Rita; 5
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Ez ezkondu aita!  Casalderrey, Fina (2009) [gl - eu]

jatorrizkoaren titulua: Prohibido casar, papá!
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Bizi taupadak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Galizia

Rita Poloan  Valverde, Mikel (2009) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rita en el Polo
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Rita; 2
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Rita eta hilobi-lapurrak  Valverde, Mikel (2009) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rita y los ladrones de tumbas
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Rita; 3
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Rita tenislari  Valverde, Mikel (2009) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rita tenista
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Rita; 1
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Abereen etxaldea  Orwell, George (2006) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Animal farm
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1945
argitaletxea: Elkar
bilduma: Xaguxar; 55
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Bonba  Lalana, Fernando ; Almárcegui, José María (1990) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: La bomba
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Bruño
bilduma: Ziaboga
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Gelsomino gezurtien herrian  Rodari, Gianni (1987) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Gelsomino nel paese dei bugiardi
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Abereen etxaldea  Orwell, George (1982) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Animal farm
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1945
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Florentziako gobernuaz solasean  Guicciardini, Francesco (2019) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Dialogo del reggimento di Firenze
testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1527
argitaletxea: EHU
bilduma: Limes
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Printzea  Makiavelo, Nikolas (2008) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Il Principe
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1513
argitaletxea: EHU
bilduma: Limes
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Delituez eta zigorrez  Beccaria, Cesare (1999) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Dei delitti e delle pene
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1764
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu