Euskal idazlea eta itzultzailea. Arratiarra zen Benito Larrakoetxea, Zeanurin jaioa.
Laterandar ordenako fraidea izan zen, eta, 1979an, Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten.
1925ean, irakalse zela Oñatiko ikastetxe batean, hainbat euskal hedabidetan hasi zen euskaraz idazten: Euskal esnalea eta Jaungoiko zale aldizkarietan eta Euzkadi egunkarian. Geroago, beste aldizkari batzuetan ere hasi zen parte hartzen: Euzko gogoa, Karmel, Egan… 1934an, Kirikiño saria irabazi zuen prentsako artikuluen ekarpenagatik.
1928an hasia zen ingelesa ikasten, Kornuallesko agustindarren egoitzan, eta, 1937an, Wigth uhartera joan zen, Euskal Herritik erbesteraturiko ume euskaldunen zaintzaile.
Larrakoetxearen lan nagusia William Shakespeareren obra guztiaren itzulpena izan zen, ingelesetik zuzenean, bizkaiera garbizalean. Guztira, haren 38 lan euskaratu zituen, prosaz emanda, eta Euzko Gogoa aldizkarian argitaratzen hasi zen haietako batzuk: Macbeth (1957), Lear Errege (1958) eta Ekatxa (1959). Ondoren, sei liburukitan bilduta, Shakespearen Antzerki guzi-guztiak itzuli zituen euskarara (1974-1977).
Garai hartako euskara landuaz gain, Arratiako hizkeraren baliabide asko erabili zituen, eta ahozkotik oso hurbil dauden zenbait pasarte sortu zituen. Zenbait hitz ere asmatu zituen, ez baizten maileguetara jo zale.
Loturak:
- Senez 9 (1990): "Bedita Larrakoetxea hil zaigu"
2020-12-28
liburuak |
Euskal idazleak bizkaieraz : antologia, testu azterketak, ariketak Etxenagusia, Karmelo; Kortazar, Jon ; Etxebarria, Aitor (1980) [en - eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: Labayru bilduma: Udako euskal ikastaroa argitaratze lekua: Bilbo beste itzultzailea(k): Orixe, Jaime Kerexeta W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 3-4. Egintzak Shakespeare, William (1976) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz argitaratze lekua: Tolosa jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 6. Odol-antzerkiak-B Shakespeare, William (1976) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz bilduma: Kardaberaz argitaratze lekua: Tolosa jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 1-2 Odol-antzerkiak-A Shakespeare, William (1976) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz bilduma: Kardaberaz argitaratze lekua: Gasteiz jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 5 Shakespeare, William (1976) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz argitaratze lekua: Gasteiz jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Antzerki guzti-guztiak - 37 euskeraz : [2]. Komediak-B. Shakespeare, William (1975) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1591-1 argitaletxea: Juan José Garmendia (Librería Técnica de Difusión) bilduma: Kardaberaz argitaratze lekua: Tolosa jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua Antzerki guzti-guztiak - 37 euskeraz : [1]. Komediak-A Shakespeare, William (1974) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1591-1 argitaletxea: Juan José Garmendia (Librería Técnica de Difusión) bilduma: Kardaberaz argitaratze lekua: Tolosa jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua bestelako testuak
Ekatxa Shakespeare, William (1959) [en - eu] Lear Errege Shakespeare, William (1958) [en - eu]
testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Euzko-Gogoa - oharrak: Bi argitalpen: 1951n prosaz, eta 1958an antzerki gisa. Macbeth Shakespeare, William (1957) [en - eu] |