NOR da NOR

Nikolas Ormaetxea

Oreja, 1888 / Añorga, 1961




Nikolas Ormaetxea «Orixe». Euskal itzultzailea. Euskal kulturaren bultzatzaile nekaezina izan zen, garai latzetan izan ere, eta lan itzela egin zuen itzultzaile, kazetari eta poeta gisa. Euskaltzain ezaguna izan zen, eta polemista handia. Euskal literatura estandarrean Sabino Aranaren proposamen garbizaleek agintzen zutenean, Orixe senez itzultzearen defendatzaile eta adierazle nagusi bihurtu zen. Aipatutako garbizaletasunaren aurrean, muturrekoei, neologistei eta hizkuntzaren erreformaren aldekoei frogatu nahi izan zien itzulpen duinak eta ulergarriak sortzeko nahikoa zirela herri-hizkeraren eta hizkuntza tradizionalaren berezko baliabideak. Sorkuntza lanetan, ordea, poesia jasoa sortzeko joera izan zuen, euskal errenazimenduaren gainerako ordezkariek bezala; bertsolarien joera herrikoitik urrun betiere. Gidari moduko bat izan zen bere belaunaldiko idazleentzat. Elizatik hurbil bazegoen ere, ez zen inoiz apaiztu.

Itzulpen-lan handiak eta askotarikoak egin zituen. 1928an, Iruñeko itzulpen-lehiaketa bat irabazi zuen, Don Kixoteren bederatzigarren kapitulua itzultzeagatik: Euskaldun bipilak eta Manchatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra. 1929an, Tormes’ko itsumutila argitaratu zuen (Bilbo, Verdes–Atxirika’renean), eta nabarmena da lan horren hizkuntza-aberastasuna hizkuntzaren herri-erabilerari dagokionez. Baina, moralaren ikuspegitik onargarriagoa izan zedin, liburuaren bukaera aldatu egin zuen, eta hainbat zati moldatu. 1930ean, F. Mistral probentzar olerkariaren Mirèio poemaitzuli zuen (Verdes–Atxirika’renean; reed. Donostia, Kriselu, 1990). Liburu horretan inspiraturik, hurrengo urtean poema epiko luze bat idatzi zuen: Euskaldunak.

Gerra Zibilaren ostean, itzultzen jarraitu zuen, batez ere erlijio-liburuen bertsioak. Hauek dira ezagunenak: Urte guziko meza–bezperak meza- eta bezpera-liburua, latinez eta euskaraz (Ascain, Garikoitz’tar Laguntzaileak, 1949), san Agustinen Confesiones liburuaren Agustin gurenaren aitorkizunak  liburuaren bertsio librea (Zarautz, Itxaropena, 1956) eta Itun Berriaren beste itzulpen bat (Itun Berria; Donostia, Izarra, 1967). Ez dira ahaztu behar Salmutegiaren eta hainbat poema mistikoren itzulpenak; horietako bat, san Juan de la Cruzen Barne kanta, Olerti aldizkarian argitaratua, Imanol Larzabalek musikatu zuen, 1994an. Halaber, Jacques Préverten Le petit lion haurrentzako lana itzuli zuen, Leoi–kumea izenarekin (París, Irar–Lan eta Irudi–Lan, 1948). Orixeren itzulpen-lanak imitazio-eredu bihurtu ziren hurrengo belaunaldientzat, batez ere herri-hizkeraren baliabideen erabilerari dagokionez.

 Karlos del Olmo (DHTE atarian, Diccionario Histórico de la Traducción en España)

(Irudia: Bidegileak)

Loturak

- Bidegileak

- Euskomedia

- Wikipedia

- Hiru

 

2021-03-17

 


liburuak
 

Euskal idazleak bizkaieraz : antologia, testu azterketak, ariketak  Etxenagusia, Karmelo; Kortazar, Jon ; Etxebarria, Aitor (1980) [en - eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Labayru
bilduma: Udako euskal ikastaroa
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Jaime Kerexeta, Bedita Larrakoetxea

Mireio  Mistral, Frédéric (1930) [oc - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mirèio
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1859
argitaletxea: Emeterio Verdes Achirica (= Atxirika )
argitaratze lekua: Bilbo

        testua on-line

Kritikak
Libros y lectores Luis de Jauregui / El Día, 1931-03-07

El lazarillo de Tormes = Tormes'ko itsu-mutila  Anonimoa (1929) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: El Lazarillo de Tormes
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1554
argitaletxea: Emeterio Verdes Achirica (= Atxirika )
argitaratze lekua: Bilbo

        testua on-line

bestelako testuak

[Non zaude kuku, Maite?]  Joan Gurutzekoa (1992) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Senez, 13 -

        testua on-line

Zeruko bizia  Leon, Fray Luis de (1961) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Iainkorako Maite-leloa  Joan Gurutzekoa (1961) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Gau illuna  Joan Gurutzekoa (1961) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Maite-sugar bizi  Joan Gurutzekoa (1961) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Maite mintzoa  Mistral, Frédéric (1959) [oc - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1/4 -

        testua on-line

Euskaldun bipilak eta mantxatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra  Cervantes Saavedra, Miguel de (1929) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: RIEV -
 
« atzera egin

PDF bihurtu