Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu ostean (2006), Giltza-Edebe argitaletxean eta Labayru Fundazioan aritua hezkuntzarako materialgintzan. Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterra bukatuta (2010), Euskarara ekarritako literaturaren dibulgazio-kritika aztertzen ikerketa-lana argitaratu zuen (Labayru eta Amorebieta-Etxanoko Udala, 2011), Santi Onandia bekari esker. Artean, itzultzaile autonomo ere ibili izan da. Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun du 2011ko irailetik 2015eko irailera bitartean, Michel-Montaigne Bordeaux-3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. Masterra bukatuz geroztik euskal itzulpengintza-ikasketetako ikerketari lotu zaio. Lektoretzatik bueltan itzulpengintza-eskolak eman ditu urtebetez UPV/EHUko Gasteizko Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean (2015/2016 ikasturtea), eta egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan dihardu.
Bertsoari lotu zitzaion garai batean (kantuan eta kronikagile, besteak beste); baina, ikerketan murgilduta, utzi egin zion praktika biziari. Edonola ere, bertsoa eta itzulpena lotu izan ditu inoiz edo behin, “Shakespeare bertsolari” mintegian adibidez, edo “Europa bat-batean” jardunaldietako saioetako inprobisatzaileen artean zubi-lanetan).
EIZIEren Zuzendaritza Batzordean jardun zuen 2008-2013 urteetan, eta, gaur egun, Elkartearen ordezkari da CEATL erakundean.
Senez aldizkarian ez ezik, argitaratuak ditu zenbait artikulu beste aldizkari batzuetan ere, literaturari eta itzulpengintzari buruz: Lapurdum, Euskera, Estudios de Traducción, Pasavento…
Bestelako lan batzuk ere egina da. Hainbat sarrera idatzi ditu Auñamendi entziklopedian: bertsolariak, itzultzaileak, idazleak…, bai eta zenbait artikulu ere Euskal Literaturaren Hiztegian (EHU-Euskara Institutua).
Loturak
(Argazkia BDB datu-basetik hartua)
2016-10-27
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | frantsesa gaztelania ingelesa italiera | euskara gaztelania | |
zuzenketa | italiera | euskara | |
liburuak |
At! [Antologia] Alberdi, Uxue; Arkotxa, Aurelia; Arregi Diaz de Heredia, Rikardo; Atxaga, Bernardo; Borda, Itxaro; Calo, Teresa; Cano, Harkaitz; Elorriaga, Unai; Epaltza, Aingeru; Etxenike, Luisa; Fernández de la Sota, José; Iturbe, Arantxa; Jaio, Karmele; Juaristi, Felipe; Landa, Mariasun; Lertxundi, Anjel; Meabe, Miren Agur; Oñederra, Lurdes; Otxoa, Julia; Pinilla, Ramiro; Telleria, Patxo; Tolaretxipi, Eli; Ugarte, Pedro; Uribe, Kirmen; Urretabizkaia, Arantxa; Zaldua, Iban (2011) [es - eu|es|en]
jatorrizkoaren titulua: At!
testu mota: Literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2011 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Arantza Fernandez, Cirilo García, Jorge Gimenez, Amaia Gabantxo Laura kanpoan da = En ausencia de Laura Muguruza, Jabier (2009) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Laura kanpoan da
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1999 argitaletxea: Atenea bilduma: Biblioteca Vasca Bilingüe argitaratze lekua: Madril jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Ezezagunak Lozano Garbala, David (2019) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: Desconocidos
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Giltza bilduma: Periskopioa; 4 argitaratze lekua: Sondika (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Hondartuta! Ladd, Jim (2018) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Stranded!
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Izarretako piratak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: AEB Alienak erasoan Chase, Max (2014) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Alien attack
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Star Fighters | Izartzainak; 1 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Misio hilgarria Chase, Max (2014) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Deadly mission
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Star Fighters | Izartzainak; 2 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Erroboten erregea Bagder, H. (2013) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: The Robot King
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Space Scout argitaratze lekua: Bilbo Izotzaldia Bagder, H. (2013) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: The big freeze
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Space Scout argitaratze lekua: Bilbo Arratoitzarraren madarikazioa Johnson, Pete (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Curse of the Rat-beast
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Spook School; 2 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Mothman sits erraldoiaren gordelekua Johnson, Pete (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Lair of the Mothman
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Spook School; 1 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Tagus zaldi-gizona Blade, Adam (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Tagus the horse-man
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Piztien erronka argitaratze lekua: Bilbo Arkta erraldoi basatia Blade, Adam (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Arcta the mountain giant
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Piztien erronka argitaratze lekua: Bilbo Ferno suzko herensugea Blade, Adam (2011) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Ferno, the fire dragon
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Piztien erronka; 1 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Sepron itsas sierpea Blade, Adam (2011) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Sepron the sea serpent
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Desclée de Brouwer bilduma: Piztien erronka; 2 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Arkitektura eta diseinua = Arquitectura y diseño = Architecture and Design Agirre, Peio (2012) [es - eu|en]
jatorrizkoaren titulua: Arquitectura y diseño
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2012 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua bilduma: Euskal kultura = Cultura vasca = Basque culture; 7 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Cameron J. Watson Estanpa bilduma : ikusizko artea Euskal Herrian = Colección de estampas : las artes visuales en el País Vasco = A collection of prints : visual arts in the Basque Country Jaio, Miren (2012) [es - eu|en]
jatorrizkoaren titulua: Colección de estampas : las artes visuales en el País Vasco
testu mota: Arteak eta kirolak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2012 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua bilduma: Euskal kultura = Cultura vasca = Basque culture; 5 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Cameron J. Watson Euskal zinema = Cine vasco = Basque cinema Fernández, Joxean (2012) [es - eu|en]
jatorrizkoaren titulua: Cine vasco
testu mota: Arteak eta kirolak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2012 argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua bilduma: Euskal kultura = Cultura vasca = Basque culture; 6 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Cameron J. Watson |