honi buruz kontaktua saioa hasi

Martuteneko Itzultzaile Eskolan (1987) ikasitakoa da Irene Aldasoro, eta, hastapenetan euskara irakasle jardun bazuen ere, itzulpena du lanbide. Itzultzaile autonomoa, alor ugari jorratu ditu bere lan-ibilbidean. Ikus-entzunezkoetan, ETBrako telesail eta filmak itzuli zituen bost urtez, eta zortzi urtez izan zen National Geographic-eko dokumentalen itzulpenaren gainbegirale.
Itzulitako liburuak: 33.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)