honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa, 1990. urteaz geroztik. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea izan zen hamar urtez. Talde hartan egin zituen, hain zuzen, itzulpengintzako lehen urratsak, eta harrezkero hainbat bulegorentzat lan egin du (Rosetta Testu Zerbitzuak, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Labayru…), era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen. Literatura arloko itzulpenei dagokienez, Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste.
Itzulitako liburuak: 88.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Arkaitz Uranga Urbietak irabazi du itzultzaile hasiberriendako III. Minaberri itzulpen-beka . Jürg Schubiger idazle suitzarraren Als die Welt noch jung war lana itzuliko du Naroa Zubillaga Gomez mentorearen laguntzarekin (Iruñeko Udala, 2026-05-13)
'Insomnio gauak' liburua euskaratu du Joxe Mari Berasategik. Elizabeth Hardwick idazle estatubatuarraren lanik ezagunena da (Berria, 2026-05-11)
Elizabeth Hardwick-en 'Insomnio gauak' euskarara ekarri du Joxe Mari Berasategik . Igela argitaletxeak argitaratu du (Naiz, 2026-05-11)