honi buruz kontaktua saioa hasi

Frantziskotarra, erlijio liburu askoren egilea, euskara batuaren bultzatzaileetako bat, euskaltzainburu izandakoa eta euskal filologia eta literatur alorreko hainbat lan garrantzitsuren egilea izan zen. Bere itzulpen handi batengatik izango da ezaguna beti euskarazko itzulpenaren esparruan: izan ere, berari zor diogu Axularren Gero liburuaren edizio berria, 1976koa, alboan berak eginiko gaztelaniazko itzulpenarekin.
Itzulitako liburuak: 2.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Amaia Orbe Barrio. Euskal interpretea. Elkarrizketa Ze berri aldizkarian (2026-05)