honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintzako eta Interpretazioko Gradua eta Euskal Hizkuntzalaritzako eta Filologiako Masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urtebetez itzultzaile autonomo aritu eta gero, 2017az geroztik itzultzaile eta interprete dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Administrazioko lana literatur itzulpenekin tartekatu du noiz edo noiz, baita Nafarroako Gobernuak argitaratutako zenbait liburu eta artikuluren zuzenketarekin ere. 2022an, Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz saria irabazi du Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak liburuaren itzulpenagatik.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Zabalik da Minaberri itzulpen-bekaren III. deialdia. Ainhoa Mendiluze itzultzailea, Lau haizetara saioan (Bizkaia Irratia, 2026-04-09)
Ainhoa Mendiluzeri elkarrizketa Minaberri bekaz. (Xaloa Telebista, 2026-03-31) [14:42-44:03]
«Beldur naiz askotan ez ote garen itzulpen literalegiak egin nahian aritzen». Xabier Olarrari elkarrizketa (Sustrai Colina, 7K astekaria, 2026-03-29)
Angolaren alde borrokatutako belaunaldiaren kontakizuna euskaratu du Iñigo Roquek. Pepetelaren Utopiaren belaunaldia gehitu du Literatura Unibertsala bilduman (Berria, 2026-03-27)