honi buruz kontaktua saioa hasi

Bere belaunaldiko idazle eta itzultzaileen artean zaharrena eta arituenetakoa izan zen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1991. urtean, eta horren harira sortutako Itzulpen Antologia I liburuan haren lan baten lagina eman zen argitara:Txalupak jaberik ez. Literatur genero bakarra itzuli zuen: antzerkia. Donostiako Udaletxeko Deklamazio Eskolako zuzendaria izan zen hainbat urtez, eta ezin konta ahala obra euskaratu zituen garai hartako hainbat antzerki-talderen eskariz.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)