honi buruz kontaktua saioa hasi
Abadea zen eta olerkari bezala agertu zuen bere burua euskal literaturan. Gerora, Liburu Santuak eta Meza Liburua euskaratzeari ekin zion, eta alor horretan egin zion euskal itzulpengintzari ekarpenik handiena. EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan Kerexetaren Bibliako Esakunen atal bat bildu da.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Zigorraren logikak gatazkak konpontzeko duen ezintasunari buruzko liburu bat euskaratu du Katakrakek. Laura Macayaren Gatazka eta abusua ez dira gauza bera liburua itzuli du Amaia Astobizak (Berria, 2025-04-09)
“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”. María Reimóndez, idazlea eta itzultzailea (Argia, 2025-04-02)
Nazioarteko ‘best-seller’ak euskaraz argitaratuko ditu Ereinek. Alex Michaelidesen Paziente isila kaleratu du argitaletxeak, Fernando Reyk itzulita (Noticias de Gipuzkoa, 2025-03-31)
Lehen mailako thrillera, orain euskaraz ere. Paziente isila best-sellerrarekin ildo berri bat ireki nahi du Erein argitaletxeak (El Diario vasco, 2025-03-31)