honi buruz saioa hasi

 

Fernando Mendizabal Mujika

Zaldibia, 1934 / Donostia, 2011




Arantzazuko seminarioan egin zituen ikasketak, eta frantziskotarra izan zen 1979ra arte. 1964tik zen Euskaltzaindiako kide, eta Jakinen sorkuntzan parte hartu zuen, Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, eta aldizkari horretan argitaratu zituen, hain zuzen, bere lanik aipagarrienetako batzuk, bai eta Goiz-Argi eta Euskera aldizkarietan ere.

Aipagarria da, halaber, euskara juridikoa lantzeko egin zuen lana, bai UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroan Zuzenbidea Hiztegia ontzen, bai eta EHUn Euskara Juridikoa irakasten ere. UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin ere egin zuen elkarlanik.

Zenbait literatur lanez gain, bestelako liburuak ere itzuli zituen, hala nola, Arantzazuko beste erlijioso batzuekin batera euskaratutako Lau Ebanjelioak (1962), eta Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia (1993). 1972an  Gramatika txikia euskeraz eman zuen argitara.

EIZIE elkartearen sorreran parte hartu zuen.

 

Loturak

- Mendizabali buruz Euskera aldizkarian (2011)

- Wikipedia

 

(Argazkia: Euskaltzaindia)

 

2017-11-28


liburuak
 

Metafisikako diskurtsoa  Leibniz, Gottfried Wilhelm, Freiherr von (1997) [ > eu]

jatorrizkoaren titulua: Discours de métaphysique
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1686
argitaletxea: Jakinkizunak
bilduma: Irakurgaiak
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Joxe Azurmendi

Tan tan lapurretan: lapurretan nola egin  Montero, Antonio (1959) [es > eu]

testu mota: Narratiba
argitaletxea: Euskalerriko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagu
bilduma: PPC liburuxkak

Maria  Perez Lozano, J. Maria (1957) [es > eu]

testu mota: Narratiba
argitaletxea: Euskalerriko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagu
bilduma: PPC liburuxkak

Prolegomenoak  Kant, Immanuel (1995) [de > eu]

jatorrizkoaren titulua: Prolegomena
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1783
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu