honi buruz kontaktua saioa hasi

Gipuzkoar idazle eta itzultzaile honek Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen artikulurik aipagarrienak, eta itzulpenei dagokienez, Jose Luis Muñoyerroren obren itzulpenak dira aipagarrienak. Bestalde, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aldizkarian hainbat itzulpen egin zituen. EIZIEren Itzulpen Antologia II libururako Maritxu Urretak propio ekarri zuen ingelesetik euskarara, 82 urte zituela, Alice Duer Miller estatubatuarraren poema luze bat.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)