honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu ostean (2006), Giltza-Edebe argitaletxean eta Labayru Fundazioan aritua hezkuntzarako materialgintzan. Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterra bukatuta (2010), Euskarara ekarritako literaturaren dibulgazio-kritika aztertzen ikerketa-lana argitaratu zuen (Labayru eta Amorebieta-Etxanoko Udala, 2011), Santi Onandia bekari esker. Artean, itzultzaile autonomo ere ibili izan da.
Itzulitako liburuak: 17.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)