honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn (2017), eta, ondoren, bi master: Interpretazioko Masterra Heriot Watt unibertsitatean (2018) eta Terminologiako Masterra Pompeu Fabra unibertsitatean (2021).
Gaur egun, Eusko Legebiltzarrean dihardu itzultzaile, interprete eta zuzentzaile. Aurretik, Bizkaiko Batzar Nagusietako itzultzaile-interprete (2023-2025), UPV/EHUko irakasle (2019-2023 eta 2024-2025) eta itzultzaile eta interprete autonomo izan zen (2018-2021).
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Barne bakardadea narratzen duen eleberri enblematikoenetako bat euskaratu du Naroa Zubillagak: ‘Ganbara’. Marlen Haushofer idazle austriarrak 1969an idatzia (Berria, 2026-06-22)
Marlen Haushofer-en 'Ganbara' liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Naroa Zubillagak ekarri du euskarara (Erein, 2026-06-22)
«Egunkarietako hitz pasakorrak» orraztuz mamitutako gogoetak. Irene Arrarats euskaltzainaren sarrera-hitzaldia (Berria, 2026-06-20)
"Hiriaren eta herriaren arteko talka oso presente dago Paveseren literaturan". Jon Alonso, Zure bazterrekoak liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2026-06-15)