honi buruz kontaktua saioa hasi

Zuzenbide ikasketak egin zituen UPV/EHUn. 2009an hasi zen itzultzen, Administrazioan. 2011n, eu<>es zinpeko itzultzaile habilitazioa lortu zuen, eta 2013tik, Basauriko Udaleko itzultzailea da, eta euskara-teknikari lanak ere egiten ditu. 2014-2015 ikasturtean, UPV/EHUk eta UEUk antolatutako Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa egin zuen. Eta, 2009tik hona, EIZIEren, IVAP-HAEEren eta UEUren zenbait ikastarotan parte hartu du.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Barne bakardadea narratzen duen eleberri enblematikoenetako bat euskaratu du Naroa Zubillagak: ‘Ganbara’. Marlen Haushofer idazle austriarrak 1969an idatzia (Berria, 2026-06-22)
Marlen Haushofer-en 'Ganbara' liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Naroa Zubillagak ekarri du euskarara (Erein, 2026-06-22)
«Egunkarietako hitz pasakorrak» orraztuz mamitutako gogoetak. Irene Arrarats euskaltzainaren sarrera-hitzaldia (Berria, 2026-06-20)
"Hiriaren eta herriaren arteko talka oso presente dago Paveseren literaturan". Jon Alonso, Zure bazterrekoak liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2026-06-15)