honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi nuen Castellón (UJI, 2004) eta espezializazio praktikak Donostian egin nituen, Irusoin enpresan, ikus-entzunezkoen alorrean. Gipuzkoako Foru Aldundian praktikak egin ondoren eta ikasketak amaitu ostean, autonomo gisa hasi nintzen askotariko itzulpenak egiten. Batez ere, ingelesetik, katalanetik, gaztelaniatik eta euskaratik euskarara eta gaztelaniara egiten dut lan.
Urte batzuk geroago, Bartzelonako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Itzulpenetako Masterra (MTAV) egin nuen, eta, pixkana, berriro ikus-entzunezkoen alorrera itzuli nintzen. Gaur egun, batez ere bikoizketan eta azpitituluetan aritzen naiz. Bikoizketarako, gidoiak itzuli eta egokitzen ditut. Kantak ere itzuli eta moldatzen ditut.
Itzulitako liburuak: 12.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)