honi buruz kontaktua saioa hasi

Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta Eslaviar Filologia eta Lexikologia eta Lexikografia masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Cluj-Napocako (Errumania) Arte eta Diseinu Unibertsitatera egonaldi bat egitera joan zenean egin zituen lehenbiziko harremanak ekialdeko Europarekin eta hizkuntza arrotz batekin. Ondoren, Bartzelonara Eslaviar Filologia ikastera joanda, katalanaz jabetzearekin batera eslaviar herrien historia, kultura eta hizkuntzetan murgildu zen, poloniar eta errusiar hizkuntzak eta literaturak izanik ardatz.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
¿Hay más erratas en los libros que antes?. La precarización que explica la pérdida de calidad en el sector editorial (Diario Público, 2026-03-02)
Zerk egingo gaituen aske? Ekologia pirata batek!. Leire Mendiburuk Fatima Ouassaken Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara euskaratu du (Hirutxuloko Hitza, 2026-02-27)
“Itzulpengintza ere izan daiteke mailu bat”. Eider Beobide itzultzailea (Argia, 2026-02-25)
Edorta Matauko itzultzailea hil da. Garbiñe Ubeda (Berria, 2026-02-24)