honi buruz kontaktua saioa hasi
Itzultzaile eta idazlea. Soziologian lizentziaduna eta Enpresa Zientzietan diplomatua. 2001etik 2002ra IZOn (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala, IVAP) bekadun aritu ondoren, 14 urte egin zituen Labayru Fundazioko Itzulpen Zerbitzuan lanean, eta, ondoren, beste bost urte IZOn. 2023tik, Bizkaiko Batzar Nagusietan dabil itzultzaile eta interprete.
Itzulitako liburuak: 21.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)