honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal idazle eta itzultzailea. Oso txikia zela, Markinara joan zen bizitzera, eta horregatik da Markinako Eskola deitutakoaren parte, beraren osaba J.A. Mogel bezala. Lehen emakume euskaldun idazletzat hartzen da, garai hartan emakumeek artean ere eskolak jasotzeko baimenik ez zuten arren, eta txikitatik erakutsi zuen irakurtzeko zaletasun handia. Ipuin herrikoiak eta alegia klasikoak zituen gustuko. 22 urterekin, Ipui onac (1804) argitaratu zuen, non Esoporen berrogeita hamar fabula latinetik gipuzkerara euskaratu zituen.
Itzulitako liburuak: 2.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)