honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal idazle eta itzultzailea. Haren aitak Sabino Aranarekin izan zuen adiskidetasunak betiko markatu zuen gaztearen bizitza. Jesuitekin igarotako urteetan, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko joera sendotu zuen. Inoiz ez zen apaiztu, ordea. Gerraosteko lehen urteetan, jarduera politikoetan murgildu zen, eta, segurtasuna zela eta, Parisen erbesteratzea erabaki zuen, 1947an. Ondoren, Guatemalara joan zen (1954), non Jokin Zaitegi apaizak zuzendutako Euzko Gogoa aldizkarian parte hartu zuen.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)