honi buruz kontaktua saioa hasi

Nikolas Ormaetxea «Orixe». Euskal itzultzailea. Euskal kulturaren bultzatzaile nekaezina izan zen, garai latzetan izan ere, eta lan itzela egin zuen itzultzaile, kazetari eta poeta gisa. Euskaltzain ezaguna izan zen, eta polemista handia. Euskal literatura estandarrean Sabino Aranaren proposamen garbizaleek agintzen zutenean, Orixe senez itzultzearen defendatzaile eta adierazle nagusi bihurtu zen.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)