honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziatua. Teknologia alorrean dihardu itzultzaile eta zuzentzaile. 31 eskutik blogeko eskuetako bat izana da. Literatur itzulpengintzan ere aritzen da ahal duenean, eta Idazlea itzultzaileen lantegian izenko ekimenean parte hartu zuen 2014an, katalanerako itzultzaile modura.
Itzulitako liburuak: 6.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Amaia Orbe Barrio. Euskal interpretea. Elkarrizketa Ze berri aldizkarian (2026-05)