honi buruz kontaktua saioa hasi
Aspalditik Donostian bizi den billabonatarra. Historia ikasi zuen UPV/EHUn. Ondoren piano ikasketak amaitu, eta Londresera joan zen bizi izatera. Ingalaterratik itzultzean, Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin zituen Salamancan (2005ean amaituta). Urtebetez irakasle aritu zen Bigarren Hezkuntzan, baina 2006az geroztik itzultzaile, zuzentzaile eta interprete lanetan aritu da. Lehenengo autonomo, gero kontratupean 8 urtez, eta 2016tik autonomo berriz ere.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
"Hollywooden distiratik aldentzen gaitu, eta lokatzetara gerturatu". Ibai Sarasua, Taylor Jankins Reid idazlearen Evelyn Hugoren zazpi senarrak lanaren itzultzailea (Zarautz Guka, 2025-09-02)
'Berbelitzen paperak' solasaldia. (Klubak programa) Anjel Lertxundi, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdi (Koldo Mitxelena Kulturunea, 2025-08-27)
'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' bestsellerra euskaratu du Ibai Sarasuak. Erein argitaletxeak plazaratu du Taylor Jenkins Reiden eleberria (Berria, 2025-07-23)