honi buruz kontaktua saioa hasi

Donostian, Oviedon eta Gasteizen ikasia, Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziaduna da. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ostean, egun poeta eta itzultzailea da. Itzulpengintzari dagokionez, literatur itzulpenaren alorrean ditu lanik aipagarrienak: hainbat hizkuntzatatik itzultzen du euskarara (frantsesa, katalana, galegoa, gaztelania…), eta euskaratik gaztelaniara ere euskal idazle askoren lanak itzuli ditu.
Itzulitako liburuak: 131.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)
Manuel Rivasen 'Zer nahi nauk, Amore?' ipuin bilduma ekarri du euskarara Juan Garziak. Gehienbat Galizian eta XX. mendearen amaieran girotutako hamabost narrazio biltzen ditu liburuak (Berria, 2026-07-06)
'Tximeleten mihia' eta Manuel Rivasen galiziar bizi-zatiak, euskal letretara . Idazle galiziarraren 'Zer nahi nauk, Amore?' bolumena euskaratu du Juan Garzia (El Diario Vasco, 2026-07-06)