honi buruz kontaktua saioa hasi

Filosofian lizentziaduna (1986) eta zinpeko itzultzailea eta interpretea (2010). 1981. urtean hasi zen itzulpengintzan, eta 1993. urtean, interpretazio lanetan. Bere kasa lanean ibili ondoren, batez ere ikus-entzunezkoen alorrean, Hitzurun itzulpen, intepretazio eta zuzenketa enpresa sortu zuen 1999. urtean, eta bertan dihardu zuzendari lanetan. Gaur egun, Hitzurungo zuzendaria izateaz gainera, interprete gisa dihardu batik bat.
Itzulitako liburuak: 53.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)