honi buruz kontaktua saioa hasi

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Zenbait urtez euskara irakasle ibili ondoren, 1988az geroztik itzultzaile lanetan jardun zuen, Nafarroako Gobernuan, eta 2018tik 2024ra Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Igela argitaletxearen bitartez literatur itzulpenera salto egin, eta ofizio eta afizio bihurtu zaizkio itzulpengintza eta testuen zuzenketa. Senez aldizkarian zenbait artikulu idatzi ditu, eta 31 eskutik blogaren eskuetako bat ere bada. Hainbat literatur lan euskaratu ditu, horietako asko italieratik, eta euskaratik gaztelaniara ere itzuli izan du.
Itzulitako liburuak: 91.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Aiora Jaka eta Patxi Zubizarreta, Ibbyren Ohorezko zerrendan. Jaka, itzultzaileen atalean, Annie Ernauxen Neska baten memoria liburuagatik (Agurtzane Núñez, 2026-09-18)
Sailkatzeko zaila den liburu bat, bitartasuna hausteko. Maggie Nelson-en Argonautak itzuli du Ibon Egañak (Xalba Ramirez, Hirutxuloko Hitza, 2026-09-09)
Maggie Nelsonek binarismoari egindako kritika euskaratu du Ibon Egañak. Argonautak (Odile Bourguignon, Berria, 2026-09-09)
Ane Cesterori agur esan dio Ibon Martinek ‘Arima beltza’, Meatzaldean kokatutako nobela berrian. Aiora Jakak itzuli du euskarara (Xole Aramendi, NAIZ, 2026-09-08)