honi buruz kontaktua saioa hasi

Kaxildo Alkorta idazle eta itzultzailea izan zen. Filosofia ikasketak egin zituen, eta irakasle lanetan hasi zen Portugaleteko ikastolan 1969an, eta ondoren IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean itzultzaile ibili zen. EIZIEko zuzendaritzako kide izan zen 1988-1993 bitartean. Halaber, itzulpen alorreko Euskadi Literatura Sarien epaimahaikide izan zen 1989 urtean.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)