honi buruz kontaktua saioa hasi

Ikasketak Agurainen, Leioan, Gasteizen eta Donostian egin ondoren, borondatezko gizarte lanetan eta Kontzientzi Eragozleen mugimenduan aritu zen lanean. 1986an Eskandinaviarantz abiatu zen, eta beste kultura batzuk ezagutu eta hizkuntza berriak ikasteari ekin zion (katalana, frantsesa, ingelesa...). Bidaiaren buruan, berehala itzuli beharrean, hiru urtez geratu zen Finlandian, bertan bizi, lan egin eta hango hizkuntza ikasten. Hain zuzen ere, horrek bultzatu zuen 2013an argitaratu zen Euskara-Finlandiera hiztegia ontzera, bi hizkuntza txikiren arteko zubigintzan.
Itzulitako liburuak: 9.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
'Ganbara', emakume baten gotorlekua . Marlen Hausofer-en nobela intimo eta zorrotza euskaratu du Naroa Zubillagak (El Diario Vasco, 2026-06-23)
Barne bakardadea narratzen duen eleberri enblematikoenetako bat euskaratu du Naroa Zubillagak: ‘Ganbara’. Marlen Haushofer idazle austriarrak 1969an idatzia (Berria, 2026-06-22)
Marlen Haushofer-en 'Ganbara' liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Naroa Zubillagak ekarri du euskarara (Erein, 2026-06-22)
«Egunkarietako hitz pasakorrak» orraztuz mamitutako gogoetak. Irene Arrarats euskaltzainaren sarrera-hitzaldia (Berria, 2026-06-20)