honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi nuen EHUn, eta jarraian Gipuzkoako Foru Aldundian egin nituen itzulpen-praktikak hiru hilabetez. Salamancako Unibertsitateko irakaslea izan nintzen 2023-2024 ikasturtean, eta itzultzaile aritu nintzen lanean aldi berean. Hainbat enpresarentzat egin ditut enkarguak azken urteotan, eta euskara, gaztelania eta ingelesarekin egiten dut lan.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)