honi buruz kontaktua saioa hasi
Mikel Atxaga apaiza, kazetaria eta itzultzailea izan zen. Saturrarango seminarioan egin zituen lehen ikasketak, eta ondoren, Filologia eta Teologia ikasi zituen Gasteizen eta Donostian. Aizarnan eta Usurbilen apaiz izan zen, baina 1970ean utzi zuen apaizgoa eta kazetaritzan jardun zuen harrez gero. Lan handia egin zuen euskal komunikabideen modernizazioan, eta euskarazko kazetaritzaren dekanotzat hartu izan da.
Itzulitako liburuak: 1.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)