honi buruz kontaktua saioa hasi

Musika eta literaturaren zale amorratua. Hizkuntza Modernoetako ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean eta Quebeceko Laval Unibertsitatean, literatura eta ingelesezko espezializazio bikoitzarekin (2017). Haur eta gazte literaturan editore lanetan hasia Ibaizabal argitaletxean (2018-2019), eta orduz geroztik argitaletxearen editore kolaboratzailea. Eusko Jaurlaritzaren EIKA proiekturako itzultzailea (2021-2022), eta Labayru Fundazioko Herri Ondare Saileko langilea (2023-2024). Labayru Fundazioaren Etnografia Atalak saileko artikuluak itzultzen jarraitzen du gaur egun, euskaratik ingelesera. Unitate didaktikoen errebisio eta itzulpen lanak ere burutu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Dema Enpresa Garapenerako (2024-2025).
2023az geroztik itzultzaile eta editore autonomo gisa dihardu lanean.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)