Ikus-entzunezko itzulpengintzan jardun zuen batik bat, ETBrentzako makina bat film nahiz telesail euskaratu baitzituen. Ikus-entzunezko alor horretan, bereziki azpimarratzekoa da nolako lana egin zuen ETBk 80ko hamarkadan emititu zituen Shakespeareren lanen bertsio dramatikoak itzultzen; besteak beste, Zinbelino, Henrike IV.a eta Hamabigarren Gaua euskaratzen ibili zen.
Hiztegigintzan ere jardun zuen Arratibelek, hain zuzen ere Mikel Morrisekin batera euskara-ingelesa hiztegiaren ontze-lanetan. Halaber, literatur itzulpengintzaren alorrean, Jean Rhysen Sargazo itsaso zabala itzuli zuen, Literatura Unibertsala bildumarako.
EIZIEko Zuzendaritzako kide izan zen 1994tik 1999ra.
Loturak
In Memoriam (Senez, 2015)
2018-01-31
liburuak |
Sargazo itsaso zabala Rhys, Jean (2005) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Wide Sargasso Sea
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1966 argitaletxea: Alberdania ; Elkar bilduma: Literatura Unibertsala; 115 argitaratze lekua: Irun ; Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Dominika Kritikak
Prekuelak eta trinkotasuna Josu Lartategi / Deia, 2007-03-30
Emakumea bere bakardadean Mikel Garmendia / Eizie.org, 2006-03-06
Kreol jendea Iñigo Roque / Gara, 2006-02-18
Sargazoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-17
Inork ikusi ezin duena Smith, Sinclair (2006) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Second sight
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996 argitaletxea: Elkar bilduma: Izu taupadak; 13 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Hirugarren begia Manu López / Deia, 2006-10-27
Enigmak eta ekintza Mikel Garmendia / EIZIE, 2006-09-04
Lepel jauna eta giltzaria Collins, Wilkie (1998) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Mr. Lepel and the houskeeper
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Elkarlanean bilduma: Branka; 67 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Suiziden elkartea Stevenson, Robert Louis (1997) [en > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar bilduma: Branka; 59 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra |