Oiartzunen jaio zen, eta ibilbide luzea eta oparoa egin du itzulpengintzan. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasia, joan zen mendeko 80ko hamarkadaren hastapenetan hasi zen itzultzaile lanean, profesional autonomo gisa. Euskararen ezagutza sakoneko eta sen handiko itzultzailea izateaz gainera, gaitasun aparta zuen kudeaketarako ere.
Sorreratik beretik izan genuen kide EIZIEn, eta lehenbizikoz sortu ziren itzulpen enpresa profesionaletako batean ere, JAIDURAn, aritu zen luzaro itzultzaile eta kudeatzaile gisa. 1992tik aurrera TISA itzulpen enpresan aritu zen buru-belarri itzultzaile eta kudeatzaile gisa.
2020-12-20