Azpeitian jaio zen Iñaki Goenaga «Sistiya», Loiola ondoko Ormaetxe baserrian, 1905ean. Loiolako nobiziadoan sartu zen 192ean, eta han ezagutu zituen, besteak beste, Andima Ibiñagabeitia, Iokin Zaitegi, Plazido Mujika, Estepan Urkiaga, Lauaxeta eta beste hainbat. Venezuelan hiru urtez egon eta gero, Belgikan teologia ikasi zuen, baina bigarren ikasturtea hasi aurretik apaizgoa uztea erabaki zuen, 1935ean.
Politika gaietan buru-belarri sarturik ibili zen gerra zibila piztu zen arte; mitinetan hizlari trebea izan zen. Gerran, Itxarkundia batailoian aritu zen, baina batez ere Euzkadi egunkarian idazten. Bilbo erori zenean, Santander aldera joa zuen bere kideko gudariekin batera, eta 1937ko abuztuan preso atxilo zuten. Bost urteko gartzelaldia jasanda gero, gerraondoko errepresaliatu askoren gisara bizi behar izan zuen, han eta hemen, lanbide eta bizilekua maiz aldatuz.
Gerrak etena markatu zion, ez bakarrik bizimoduan, baita idazletzan ere: gerra ondoko literatur lanik ez zaio ezagutzen.
2018-07-26
liburuak |
Wilhelm Tell Schiller, Friedrich von (2004) [de > eu]
jatorrizkoaren titulua: Wilhelm Tell
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1803 argitaletxea: EIZIE bilduma: Itzultzaile Aitzindariak argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Kritikak
Abertzaletasun azkona Karlos Del Olmo / Berria, 2005-10-18
|