honi buruz saioa hasi

 

Iñaki Goenaga Alberdi

Loiola, 1905




Azpeitian jaio zen Iñaki Goenaga «Sistiya», Loiola ondoko Ormaetxe baserrian, 1905ean. Loiolako nobiziadoan sartu zen 192ean, eta han ezagutu zituen, besteak beste, Andima Ibiñagabeitia, Iokin Zaitegi, Plazido Mujika, Estepan Urkiaga, Lauaxeta eta beste hainbat. Venezuelan hiru urtez egon eta gero, Belgikan teologia ikasi zuen, baina bigarren ikasturtea hasi aurretik apaizgoa uztea erabaki zuen, 1935ean.

Politika gaietan buru-belarri sarturik ibili zen gerra zibila piztu zen arte; mitinetan hizlari trebea izan zen. Gerran, Itxarkundia batailoian aritu zen, baina batez ere Euzkadi egunkarian idazten. Bilbo erori zenean, Santander aldera joa zuen bere kideko gudariekin batera, eta 1937ko abuztuan preso atxilo zuten. Bost urteko gartzelaldia jasanda gero, gerraondoko errepresaliatu askoren gisara bizi behar izan zuen, han eta hemen, lanbide eta bizilekua maiz aldatuz.

Gerrak etena markatu zion, ez bakarrik bizimoduan, baita idazletzan ere: gerra ondoko literatur lanik ez zaio ezagutzen.

 

2018-07-26


liburuak
 

Wilhelm Tell  Schiller, Friedrich von (2004) [de > eu]

jatorrizkoaren titulua: Wilhelm Tell
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1803
argitaletxea: EIZIE
bilduma: Itzultzaile Aitzindariak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania

        testua on-line

Kritikak
Abertzaletasun azkona Karlos Del Olmo / Berria, 2005-10-18
 
« atzera egin

PDF bihurtu