Arantzazuko seminarioan egin zituen ikasketak, eta frantziskotarra izan zen 1979ra arte. 1964tik zen Euskaltzaindiako kide, eta Jakinen sorkuntzan parte hartu zuen, Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, eta aldizkari horretan argitaratu zituen, hain zuzen, bere lanik aipagarrienetako batzuk, bai eta Goiz-Argi eta Euskera aldizkarietan ere.
Aipagarria da, halaber, euskara juridikoa lantzeko egin zuen lana, bai UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroan Zuzenbidea Hiztegia ontzen, bai eta EHUn Euskara Juridikoa irakasten ere. UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin ere egin zuen elkarlanik.
Zenbait literatur lanez gain, bestelako liburuak ere itzuli zituen, hala nola, Arantzazuko beste erlijioso batzuekin batera euskaratutako Lau Ebanjelioak (1962), eta Emile Durkheimen Hezkuntza eta Soziologia (1993). 1972an Gramatika txikia euskeraz eman zuen argitara.
EIZIE elkartearen sorreran parte hartu zuen.
Loturak
- Mendizabali buruz Euskera aldizkarian (2011)
(Argazkia: Euskaltzaindia)
2017-11-28
liburuak |
Metafisikako diskurtsoa Leibniz, Gottfried Wilhelm, Freiherr von (1997) [ > eu]
jatorrizkoaren titulua: Discours de métaphysique
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1686 argitaletxea: Jakinkizunak bilduma: Irakurgaiak argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Joxe Azurmendi Tan tan lapurretan: lapurretan nola egin Montero, Antonio (1959) [es > eu]
testu mota: Narratiba
argitaletxea: Euskalerriko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagu bilduma: PPC liburuxkak Maria Perez Lozano, J. Maria (1957) [es > eu]
testu mota: Narratiba
argitaletxea: Euskalerriko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagu bilduma: PPC liburuxkak Prolegomenoak Kant, Immanuel (1995) [de > eu]
jatorrizkoaren titulua: Prolegomena
testu mota: Filosofia eta erlijioak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1783 argitaletxea: Klasikoak bilduma: Pentsamenduaren klasikoak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania |