Euskal idazle eta itzultzailea. Haren aitak Sabino Aranarekin izan zuen adiskidetasunak betiko markatu zuen gaztearen bizitza. Jesuitekin igarotako urteetan, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko joera sendotu zuen. Inoiz ez zen apaiztu, ordea. Gerraosteko lehen urteetan, jarduera politikoetan murgildu zen, eta, segurtasuna zela eta, Parisen erbesteratzea erabaki zuen, 1947an. Ondoren, Guatemalara joan zen (1954), non Jokin Zaitegi apaizak zuzendutako Euzko Gogoa aldizkarian parte hartu zuen. Euzko Gogoa euskaldunek erbestean argitaratutako aldizkaririk popularrena zen, eta hedabide paregabea kultura tradizional eta modernoa zabaltzeko. Nabarmentzekoak dira Guatemalako egonaldian aldizkari hartan argitaratu zituen saiakerak, itzulpenak, txostenak eta erreseinak. Haren lanak garrantzi handia hartu zuen prosaren eta itzulpenaren arloetan, bai eta saiakera eta literatur kritikan ere. Geroago, Venezuelara joan zen, eta garai hartan oso kritiko agertu zen bere alderdiaren politikarekin (EAJ), Euskaltzaindiarekin (euskaltzain urgazle izendatu bazuten ere), euskara batuarekin, elizarekin eta euskal burgesiarekin. Euzko Gogoaren zuzendaritzan eta erredakzioan parte hartzeaz gain, euskararen aldeko hamaika artikulu idatzi zituen. Desadostasunak zituen Jon Miranderekin, Gabriel Arestirekin eta Txillardegirekin, baina horrek ez zion eragotzi euskararen etorkizunaz jabetzea. Bat zetorren arren R.M. Azkueren gipuzkeran oinarritutako euskararen proposamenarekin, ez zegoen batuaren aurka. Nolanahi ere, ez zegoen ados F. Krutwigen erreformatze-proiektuekin.
Atzerriko egonaldian, askotan parte hartu zuen euskal aldizkarietan, hala nola: BIAEV, Euzkadi, Euzko Deya, Euzko Gaztedi, Gernika, Karmel, Olerti eta Zeruko Argia.
Euzko Gogoan, Virgilioren Bucólicas-en (Unai-Kantak, 1954) itzulpenak argitaratu zituen. Ondoren, itzulpen horiek Géorgicas-en itzulpenei (Alor-Kantak) eta Santiago Onaindiaren Eneidaren itzulpenari gehitu zitzaizkion, eta Birgili’ren idazlanak osorik izenarekin argitaratu ziren, 1966an. Ovidioren Ars amandi (Maite–bidea 1952) eta Jacinto Benaventeren La fuerza bruta antzezlana ere (Abere-indarra, 1953) itzuli zituen, eta Euzko Gogoan argitaratu zituzten. Halaber, Joxe Migel Barandiaranen Mitología Vasca itzuli zuen (Bilbo, Gran Enciclopedia Vasca, 1976). Euzko Gogoaren inguruan sortutako arazoak konpondu eta gero, Andima Caracasera joan zen (1956), non depresio sakonak eta pobreziak jota bizi izan baitzen bere azken egunetan. Hala ere, beti aitortzen zuen Ameriketan oso libre sentitzen zela.
Karlos del Olmo (PHTE atarian, Portal Histórico de la Traducción en España)
(Argazkia: PHTE)
2021-03-17
liburuak |
Ovidiusen Maita-bidea Ovidio (1994) [la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Ars amatoria
testu mota: Poesia argitaletxea: Ibaizabal bilduma: Klasikoak; 74 argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Erroma Bergiliren Unai- eta Alor-kantak Virgilio Marón, Publio (1992) [la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Bucolica ; Georgica
testu mota: Poesia argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari bilduma: Klasikoak ; 55 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Erroma Kritikak
Klasikoen eredua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-08-14
Bergili'ren idazlanak osorik Virgilio Marón, Publio (1966) [la > eu]
jatorrizkoaren titulua: Bucolica ; Georgica ; Aeneis (Eneida)
testu mota: Poesia argitaletxea: Gráficas Bilbao argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Erroma beste itzultzailea(k): Santiago Onaindia Kritikak
Bergili-ren idazlanak osorik Basabil / Olerti, 0000-00
bestelako testuak
Unai-kantak Virgilio Marón, Publio (1955) [la > eu] Unai-kantak Virgilio Marón, Publio (1955) [la > eu] Unai-kantak Virgilio Marón, Publio (1955) [la > eu] Unai-kantak Virgilio Marón, Publio (1954) [la > eu] Unai-kantak Virgilio Marón, Publio (1954) [la > eu] Abere-Indarra I Benavente, Jacinto (1950) [es > eu] Abere-Indarra II Benavente, Jacinto (1950) [es > eu] |