Itzultzaile eta idazlea. Soziologian lizentziaduna eta Enpresa Zientzietan diplomatua. 2001etik 2002ra IZOn (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala, IVAP) bekadun aritu ondoren, 14 urte egin zituen Labayru Fundazioko Itzulpen Zerbitzuan lanean, eta, ondoren, beste bost urte IZOn. 2023tik, Bizkaiko Batzar Nagusietan dabil itzultzaile eta interprete.
Itzultzaile gisa, hainbat idazleren liburuak itzuli ditu: James Matthew Barrieren Peter Pan (Literatura Unibertsala bilduma), Art Spiegelmanen Maus, Joe Saccoren Palestina, Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna, Neil Gaimanen Coraline, Ander Izagirreren hiru liburu…
Idazle gisa, berriz, berak sortuak dira Connemara gure bihotzetan (2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (2004) eleberriak, Iparragirre (2001) biografia, bai eta haur literaturako Metro bateko letrak (2005) eta Nire aita ikusezina da (2011) ere. 2009an, euskarazko antzezlanik onenaren MAX Saria irabazi zuen Superplast obrarekin.
Gidoigintzan aritu izan da EITBko zenbait saiotan, eta kolaborazioak egin ohi ditu Euskal Herriko hainbat agerkaritan.
2024-08-09
(Argazkia: Maika Salguero)
Loturak
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak literatura antzerkia komikia haur eta gazte literatura narratiba saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zinpeko itzulpena | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
interpretazioa | aldiberekoa | euskara | gaztelania |
zinpeko interpretazioa | euskara gaztelania | euskara gaztelania | |
zuzenketa | euskara | ||
liburuak |