honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Eusebio Erkiaga

Lekeitio, 1912 / Bilbo, 1993





 

Idazle oparoa izan zen, poesia, antzerkia eta nobela landu zituen eta baita itzulpen lanak egin ere. Banketxe batean egin zuen lan, eta Bizkaiko Foru Diputazioaren Itunben ekonomikoaren legearen itzulpena ere hark egin zuen, horregatik esan ohi da administrazio-lanen itzulpenak egiten aitzindaria izan zela. Azken lan hori EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan jasota dago. 

Bestalde, Erkiagaren itzulpenen artean aipatzekoa da Georges Simenon-en Aspaldiko Maigret (Labayru, 2009) polizia-eleberria, 1955ean itzulia. Andres Urrutiak aurkitu zuen eleberria Erkiaga hil ostean, eta baita argitaratu ere. Loidiren Hamabost egun Urgain´en eleberriarekin batera, genero poliziakoa ekarri euskal literaturara ekartzen lehena izan zen. Platon-en Parmenides ere Erkiagak  itzuli zuen.

Hala eta guztiz ere, Erkiagaren lanik ezagunenak eleberriak dira. Oro har, molde tradizionaleko eleberriak ditugu, gerra aurreko estetikei begira daudenak, alegia. Poemagintzan, berriz, Lauaxetaren eta sinbolisten jarraitzaile izan zen.  

Euskerazaleak elkartearen sortzaileetako bat izan zen, Labayru Ikastegian ohorezko kide, eta baita euskaltzain osoa ere. EIZIEk 1991n ohorezko bazkide izendatu zuen.

 

Loturak

 

-       Bizkaieraren ataria 

-       Euskal Literaturaren Hiztegia EHU

-       Hiru.com

-       Bidegileak 8 

 

 

2014-08-06


liburuak
 

Aspaldiko Maigret  Simenon, Georges (2009) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: La première enquête de Maigret
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1948
argitaletxea: Labayru
bilduma: Sutondoan
argitaratze lekua: Derio
jatorrizkoaren herrialdea: Belgika

        testua on-line

Kritikak
Istorio bikoitza Iker Zaldua / Gara, 2010-04-30

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

bestelako testuak

Itunben ekonomikoaren legea  Diputación Foral del Señorío de Vizcaya (1996) [es > eu]

testu mota: Gizarte zientziak
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE -

        testua on-line

Bei itsua  Maragall, Joan (1958) [ca > eu]

testu mota: Gizarte zientziak
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu