honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Xabier Amuriza Zarraonaindia

Etxano, 1941




 Euskal idazle eta itzultzailea. 1965. urtean apaiztu zen, baina 1976an utzi egin zuen apaizgoa. Arrazoi politikoak zirela eta, hiru aldiz atxilotu zuten, eta osotara zazpi urtez egon zen kartzelan. 1979az geroztik, hainbat kargu politiko izan zituen Herri Batasunaren zerrendetan. 1979. eta 1982. urteetan,  Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen.  Genero horren berritzaile handienetariko bat izan da, poesia dosi handia eta maila intelektual altua eman baitio bertsolaritzari. Irakasle eta kazetari gisa ere jardun du, batez ere artikuluak eta iritzi-zutabeak idazten, gehienbat euskaraz. Euskararen irakaskuntzari dagokionez, euskara bigarren hizkuntza gisa ikasten zuten helduentzako irakurketa-liburuak egokitu zituen, literatur kalitate handikoak denak ere, nahiz eta erabilera linguistikoak egokitu beharrak muga asko ezartzen zizkion.

Urte luzez, ikus-entzunezko itzultzailea eta egokitzailea izan da hainbat bikoizketa-etxetan, eta haren jardunaren erakusgarri dira euskarara bikoiztutako hainbat animazio-serie eta film luze arrakastatsu. Itzulpen espezializatu mota horretan, nabarmentzekoa da ahozko erregistro bizietara hurbiltzeko egin duen ahalegina. Hainbat lan literario ere idatzi ditu, eta inprobisatutako bertsogintzari buruzko hainbat metodo pedagogiko. Gazte samar hasi zen itzultzaile gisa, eta haren lehenengo itzulpena Aldous Huxleyren Brave New World (Bai mundu berria) izan zen (Lur argitaletxea, 1971). Lehen itzulpen horren harira Anaitasuna aldizkarian argitaratu zuen artikulu batean adierazi zuen bere helburua ez zela hizkuntzalarientzat itzultzea, baizik eta herri xehearentzat, nahiz eta irakurleen alfabetatze maila eta euskararen bateratze maila ez egon behar beste garaturik. Haren hurrengo itzulpenak Maite Rungisek gaztelaniaz idatzitako ekonomia arloko bi testurenak izan ziren: Ekonomiako lehen pausoak, lehen partea eta Ekonomiako lehen pausoak, bigarren partea (Lur, 1974).

Aipagarriak dira, halaber, Pentsamenduaren Klasikoak bildumarako egindako itzulpenak: hala nola, David Humen An Enquiry concerning Human Understanding (Giza ezagutzari buruzko ikerketa, 1993), Lucrecioren De rerum natura (Gauzen izaeraz, 2001) eta Tazitoren Historias y Anales (Analak eta Historiak I eta Analak eta Historiak II, 2004). Bilduma berean, Erich Frommen Fear of Freedom liburuaren itzulpenaren ikuskatzailea izan zen (Askatasunetik iheska, 1993).

EIZIEren Senez aldizkarian argitaratutako mahai-inguru batean (2007), hausnarketa sakona egiten du euskal itzulpengintzaren jardunari buruz, eta batez ere jardun horrek dituen zailtasunak eta arazoak nabarmentzen ditu, zeinak ahozko literaturaren (bat-bateko bertsogintza) eta itzultzailea autoreari zein irakurleei fidela izateko beharraren arteko dikotomiaren ondorio baitira. Gainera, urritasuna sumatzen du euskararen itzulpenaren eta estilistikako joera batzuen egungo estiloan.

Gaur egun erretiratua badago ere, sorkuntza eta kultura lan handia egiten jarraitzen du.

Karlos del Olmo (DHTE atarian, Diccionario Histórico de la Traducción en España)

(Argazkia: Txalaparta)

Loturak

- Wikipedia

2021-03-17

 


liburuak
 

Bai mundu berria  Huxley, Aldous (2018) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Brave New World
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1932
argitaletxea: Txalaparta
argitaratze lekua: Tafalla
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

La explosión de la conciencia  Amuriza, Xabier (1999) [eu > es]

jatorrizkoaren titulua: Oromenderrieta
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1984
argitaletxea: Txalaparta
argitaratze lekua: Tafalla
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Bai mundu berria  Huxley, Aldous (1994) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Brave New World
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1932
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Bai mundu berria L.H.A. / Anaitasuna, 1972-05-30
Bai mundu berria Xabier Amuriza / Anaitasuna, 1971-12-30
Aldous Huxley-ren Brave new world nobelaren itzulpenari buruz Xabier Amuriza / Anaitasuna, 1970-08-15

Bai mundu berria  Huxley, Aldous (1971) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Brave New World
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1932
argitaletxea: Lur
bilduma: Kriselu
argitaratze lekua: Donostia

Gizontxoa eta txoria  Merino, Jose Luis (1992) [ > eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kimutxo
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Analak eta Historiak II  Tazito (2005) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Annales. Historiae
testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 47
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Erroma

        testua on-line

Analak eta Historiak I  Tazito (2004) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Annales. Historiae
testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 47
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Erroma

        testua on-line

Gauzen izaeraz  Lucrecio Caro, Tito (2001) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: De rerum natura
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: -100
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Erroma

        testua on-line

Kritikak
Amodio atomikoa Markos Zapiain / Euskaldunon Egunkaria, 2002-09-28

Giza ezagutzari buruzko ikerketa  Hume, David (1993) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: An Enquiry concerning Human Understanding
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1748
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Eskozia

        testua on-line

Ekonomiako lehen pausoak  Rungis, Maïte (1974) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Initiation aux problèmes économiques
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1961
argitaletxea: Lur
bilduma: Hastapenak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
 
« atzera egin

PDF bihurtu