Zientzia Kimikoetan lizentziatua (1980) eta doktorea (1986). Euskaltzain urgazlea
Bere jarduera profesionala ez da itzulpengintzara lotuta egon. Euskararen normalizazioaren alorrean, Elhuyar taldean bereziki, eta politikan Aralar alderdian (zinegotzi, eurodiputatu, …), osatu du bere ibilbide profesionala.
Zientzia eta teknologiako eskuliburuak eta zientzia-dibulgazioko saioak itzuli ditu nagusiki, tartean Isaac Asimov-en eta C.P. Snow-en lanak. Asimoven Unibertsoa. Lur launetik kuasaretaraino itzulpenarekin Bizkaiko Foru Aldundiko itzulpen-saria jaso zuen 1988an.
Literatura-lanak ere publikatu ditu, zientzia fikzioko generokoak, eta hainbat literatura-sari jaso ditu, tartean ‘Alberto Handia zientzia fantasia’ saria hiru bider. Halaber, zientzia dibulgazioko ehunka artikulu idatzi ditu Euskal Herriko komunikabideetan eta kolaboratzaile izan da ETBn, Egin irratian eta Euskadi irratian.
EIZIE elkarteko sorreran parte hartu zuen.
Loturak
- Inaki Irazabalbeitiaren lanak Inguma datu-basean
2017-11-22
liburuak |
Bi kulturak Snow, C.P. (2007) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: The Two Cultures
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1959 argitaletxea: Elhuyar argitaratze lekua: Usurbil (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua Kritikak
Zientziak vs. letrak? Ion Olano / Gara, 2008-09-06
Unibertsoa : lur launetik kuasareetaraino Asimov, Isaac (1988) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: The Universe: From Flat Earth to Quasar
testu mota: Zientziak eta teknologia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1966 argitaletxea: Elhuyar bilduma: Islada argitaratze lekua: Usurbil (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: AEB beste itzultzailea(k): Joan Ignazio Abrisketa |