honi buruz saioa hasi

 

Leire Mendiburu Garaiar

Donibane Lohitzune, 1975

EIZIEko bazkide


kontaktua

Idazlea, itzultzailea eta wikilaria da.

Euskal filologian eta frantses filologian lizentziatu zen Leire, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean.

Unibertsitate-ikasketak egiten ari zela, AEKn jardun zen. 1998tik aurrera, Amurrioko Aresketa Ikastolan lan egin zuen, eta, 2005etik, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialean ari da itzultzaile lanetan.

Durangoko Euskal WikiEmakumeok taldeko partaide aktiboa da, emakumeen biografiak sortzen ditu, edota frantsesetik eta gaztelaniatik itzultzen.

Loturak

31 eskutik blogean

Wikipedia

Iturria: Wikipedia

(2026-09-30)

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenajuridiko-ekonomikoak
frantsesa
gaztelania
euskara
zuzenketaeuskara
gaztelania

liburuak
 

Ekologia pirata baten alde : Eta aske izango gara  Ouassak, Fatima (2026) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Pour une écologie pirate : Et nous serons libres
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
 
« atzera egin