
Idazlea, itzultzailea eta wikilaria da.
Euskal filologian eta frantses filologian lizentziatu zen Leire, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean.
Unibertsitate-ikasketak egiten ari zela, AEKn jardun zen. 1998tik aurrera, Amurrioko Aresketa Ikastolan lan egin zuen, eta, 2005etik, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialean ari da itzultzaile lanetan.
Durangoko Euskal WikiEmakumeok taldeko partaide aktiboa da, emakumeen biografiak sortzen ditu, edota frantsesetik eta gaztelaniatik itzultzen.
Loturak
Iturria: Wikipedia
(2026-09-30)
| jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
| itzulpena | juridiko-ekonomikoak | frantsesa gaztelania | euskara |
| zuzenketa | euskara gaztelania | ||
| liburuak |
|
Ekologia pirata baten alde : Eta aske izango gara Ouassak, Fatima (2026) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Pour une écologie pirate : Et nous serons libres
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruñea jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia |