Itzultzaile lanetan jardun du bereziki, ikasketaz biologian lizentziatua izan arren. AEKn nahiz ikastola batean irakasle jardun ondotik, itzultzaile dihardu Nafarroako Gobernurako. Zinpeko itzultzaile ere bada.
Literatur lantegiak ere eman izan ditu herriz herri, baita hitzaldiak ere. Hainbat mediotan kolaboratu izan du (Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia, Nabarra...) eta Korrok Iruñea inguruko literatur aldizkariaren bultzatzaileetako bat izan zen 1980ko hamarkadan. Halaber, literaturaren inguruko Sormenari leiho saioaren arduraduna izan zen Euskadi Irratian.
Saiakera, ipuinak eta eleberria jorratu ditu idazleak, eta literatur itzulpenaren alorrean bi norabideetan jardun izan du: hainbat euskal idazleren lanak eman ditu gaztelaniaz, eta munduko hainbat idazlerenak ekarri euskarari.
Literatura Unibertsala bilduman, José Saramagoren Lisboako setioaren historia du euskaratua, Urrezko Bibliotekan berrargitaratua.
«José Saramagoren Lisboako Setioaren Historia liburuaren aurkezpenaren berri» eman zuen Senez aldizkarian.
Loturak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
(Argazkia: Europa Press)
2019-12-09
liburuak |