honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Leire Lekuona Azpiazu

Irun, 1983

EIZIEko bazkide


kontaktua

Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2005ean, eta EHUko Interpretazio Sozialaren Oinarriak graduondokoa eta Edinburgoko Heriot Watt Unibertsitateko Ingelesa/Gaztelania Interpretazio Ikastaro Aurreratua egin nituen jarraian.

Edertrack eta Irusoin bikoiztetxeetan ikus-entzunezko itzulpenean espezializatu eta hainbat urtez jardun ondoren, hizkuntza arduradun izan nintzen Mixer Servicios Audiovisualesen.  2011tik aurrera, hizkuntzen irakaskuntzan ere jardun dut Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Ikastolen Elkarteko Frantseseko koordinatzaile izan naiz azken hiru urteotan.

2005ean lanean hasi nintzenetik, itzultzaile-egokitzaile eta interprete autonomo gisa jardun dut ibilbide osoan. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditut lanerako tresna. Hainbat marrazki bizidun, dokumental eta film itzuli eta egokitu ditut eta jardunaldi, biltzar eta kongresutan jardun dut interprete gisa, Zinemaldian, Elkarte ezberdinetan eta Udaletxeetan, besteak beste.

 

 

2021-07-08

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
bikoizketa
gidoiak
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
esan ostekoa
loturazkoa
xuxurlaketa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
« atzera egin

PDF bihurtu