Euskal Filologia ikasi zuen. Euskara irakasle hasi zuen bere lan-ibilbidea. Ikasmaterialak sortzen aritu zen ondoren Giltza argitaletxean, eta handik itzulpengintzaren mundura pasatu zen. Gaur egun EHUko Letren Fakultatean dihardu, Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduan irakasle.
Dibulgazio arloko bi itzulpen argitaratuak ditu EHUren ZIO bilduman eta Pentsamenduaren Klasikoak bilduman, eta Literatura Unibertsala bilduman Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak ipuin-liburua itzuli du, zeinagatik 2019ko Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi baitu.
Ikerketaren ikuspuntutik ere landu du itzulpengintza, corpusetan oinarrituriko bere master amaierako lanean eta gaur egun egiten ari den tesian.
2015etik, Senez aldiazkariko erredakzio taldeko kidea da, eta 31eskutik blogean ere kolaboratzen du.
2021etik, Munduko Poesia Kaierak bildumaren arduraduna da, Maialen Berasategi Catalánekin batera.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide da 2024ko Batzar Nagusiaz geroztik.
Loturak
- Isabel Etxeberriaren artikuluak 31 eskutik blogean.
- Isabel Etxeberria Inguma datu-basean.
2024-04-22
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
zuzenketa | euskara gaztelania | ||
liburuak |