honi buruz saioa hasi

 

Eustasio Etxezarreta Zelaia

Albiztur, 1938 / Donostia, 2022

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

Haurtzaroko ikasketak Andoainen egin zituen, La Sallen, eta apaiz-ikasketak Donostiako seminarioan. 1963an Donostiako elizbarrutiko apaiz egin zen. 1966-70 bitartean, Teologian eta Liturgian Lizentziatu zen Erromako San Anselmo Institutuan.

Donostiako elizbarrutian Liturgi Idazkaritzako arduradun eta Liturgi liburuen euskal itzulpenaren eta argitalpenaren elizbarruti arteko talde-arduraduna da 1970etik. Euskarazko eliz kantugintzarako elizbarruti arteko batzordeko kide eta koordinatzailea da, eta kantu-liburu horien argitalpenaren arduraduna hegoaldeko euskal elizbarrutietarako. Euskal Telebistako Meza Santua emankizunaren elizbarruti arteko arduradun ere bada 1985az geroztik.

1978an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak (omenaldia egin zioten 2019an), eta 2002an ohorezko bazkide EIZIEk. Itzulpen Antologia III liburuan, talde-lanean egindako Eliz testuen itzulpenak eta horien nondik-norakoak aurkeztu zizkigun Eustasio Etxezarretak.

 

Loturak

 

2014-08-26


liburuak
 

Nire meza liburua  Cura, Marie-Jeanne (2004) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Mon missel
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Idatz
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

Macbeth  Giménez-Frontín, José Luis (1985) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Macbeth
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Argos Vergara
bilduma: Herensuge gorria
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
 
« atzera egin

PDF bihurtu